- Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren baitako hiru ponentzia aurkeztu eta eztabaidatu dira gaur Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan: hedabideei, administrazioari eta helduen euskalduntzeari dagokienak.
- Euskaltzaindiak 2022ko azaroan aurkeztu zuen jendaurrean Euskararen Gogoetagunea, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta luzaroko estrategiak zein adostasunak marrazteko arnas luzeko egitasmoa. Urte horretan, euskararen biziberritze prozesuan etorkizun ikuspegi nagusia landu zen, eta aurten, ordea, hainbat arlotako etorkizun-ikuspegiari horri buruzko ponentziak landu dira eta horietako hiru aurkeztu dira gaur Gasteizen, XXVIII. Jagon jardunaldiaren esparruan.
- Irudiak hemen: https://labur.eus/JKUVm
Iruzkin berria idatzi
- Egitasmoaren baitako hiru ponentzia aurkeztu eta eztabaidatu dira gaur, talde-lanean: hedabideei, administrazioari eta helduen euskalduntzeari dagokienak.
- Hurrengo hilabeteetan, beste hainbat arlotako ponentziak landuko dira: hala nola aisialdi antolatua, lan mundua, hezkuntza…
- Laboral Kutxak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dute Euskararen Gogoetagunea.
- Argitalpen honen helburua da azken urteotan idazle eta itzultzaile eleaniztunen sormen-prozesuaren inguruan egindako ikerketa berritzaileak unibertsitate-esparruko ikertzaile gaztelaniadunen artean zabaltzea. Horregatik, hain zuzen, gaztelaniaz idatzia dago.
- Liburu honen argitaratzaileak Olga Anokhina eta Aurelia Arkotxa dira. Argitaratzaileez gain, honako idazle eta ikerlari hauek egin dituzte ekarpenak: Bernardo Atxaga, Delfina Cabrera, Jon Casenave, Eva Gentes, Rainer Grutman, Patrick Hersant, Max Hidalgo, Christian Lagarde, Elizabete Manterola eta Mari Jose Olaziregi.
- Argitalpena HEMEN eskura daiteke.
- Euskaltzaindiak eta Zildozko Kontzejuak elkarlanean antolatu dute Jose Manuel eta Juan Manuel Urtasun Lakidain anaiei eginen zaien omenaldia; Zildozko Perutxenean sortu ziren egile oparo horiek.
- Urteurren honetan jardunaldi bat antolatu da Zildozko elizan, azaroaren 26ko eguerdiko 12:00etan hasita, egile haiek, beren sortetxea eta zildoztarrak omentzeko.
Bertan, herritar, udal eta gobernu ordezkariekin batera, Ekaitz Santazilia ikerlariak Perutxeneko Urtasun-Lakidain anaien bizitza eta obra hitzaldia emanen du bai eta Euskara Ezkabarten: paperetik ahora erakusketaren bisita gidatua.
Horretaz gain, Euskara Ezkabarten: paperetik ahora erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 17tik 25era arte Arreko (Ezkabarte) Gizarte Etxean, euskarak Ezkabarten izan duen lekua hobeki ezagutzeko.
- Euskaltzaindiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean antolatu dute erakusketa hau eta Berako Udalak antolatzen duen Uscaldunac garen ezquero kultur ekimenean kokatzen da. Nafarroako Gobernuaren finantziazioa jaso du.
- Programa horren barnean antolatu dira, besteak beste, herritarrendako bisita gidatu irekia (azaroaren 29an, 18:30ean) eta “Euskararen hiru titiak eta bertze istorio miresgarri batzuk” kultur emanaldia ere (abenduaren 1ean,19:00etan).
- Euskara Ibiltaria online ere ikus daiteke, HEMEN
- Georges Lacomberen artxiboari eta bibliotekari buruzko erakusketa ikusgai, Bergarako Olaso Dorrean
- Euskaltzaindiak Jean Haritschelhar omenduko du azaroaren 10ean, Baigorrin
- 'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' erakusketa Barañaingo udal liburutegian ikusgai
- Itxaro Borda euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia (laburpen-bideoa)