- Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martinez de Luna AROA egitasmoaren zuzendariak Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ondoren, Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren zuzendariak Euskaltzaindiak 2022an abian jarri zuen proiektuaren helburuak eta orain arte eginiko lanak agertu ditu.
Irakurri gehiago: ‘Aroa’ eta ‘Euskararen Gogoetagunea’: euskara indarberritzeko arnas luzeko egitasmoak Iruzkin berria idatzi
- 70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako aldizkari horien kopia digitalak Akademiaren webgunean jarri dira, mota orotako ikertzaile eta euskaltzaleen eskura.
- Aldizkariak begiratzeko, HEMEN
- Hizkuntza-zuzenbidearen bilakaera aztertu dute gaur zenbait adituk Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Aitor Estebanek Espainiako Kongresuan onartutako azken legearen ondorioak azaldu ditu; Jaime Tapia magistratuak Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia-administrazioan euskarak bizi dituen eragozpenak aztertu ditu; Andres Urrutia euskaltzainburuak Euskararen Akademiak bideratu duen Hizkuntza-zuzenbidea proiektuaren sorrera eta helburuak agertu ditu; Gotzon Lobera legelariak Hizkuntza-eskubideen kontzeptuaren bilakaera aztertu du; azkenik, Joseba Lozano Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuari buruz aritu da.
- Gazako zerrenda toponimoaren ezohiko protagonismoak bide eman du zerrenda bat lursail luze eta estua ere badela gogoratzeko.
- Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko jarrerak aztergai ‘Pello Apezetxea Zubiri’ bekaren bigarren edizioan.
- Aurkeztutako sei proiektuetatik Paula Laita Pallaresek, Jon Martin Etxebestek eta Ane Osua Cabidak landutako Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak lana izan da puntuaziorik handiena lortu duen proiektua.
- Bideoa hemen: https://labur.eus/V5Zwh
- Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko jarrerak aztergai ‘Pello Apezetxea Zubiri’ bekaren bigarren edizioan
- SAFek eta Euskaltzaindiak gogoeta egingo dute euskarak Justiziaren administrazioan duen egoeraz eta euskara indarberritzeko marko estrategikoaz
- Karlos Otegi: "Olerki hauek euskara batura ekartzea ez da Lizardirekiko desleialkeria"
- Lizardiren poesia euskara batura gerturatu du Karlos Otegik