- Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da, Euskaltzaindiaren Mintzola egitasmoaren barruan kokatzen dena eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatea eta Euskaltzaindia elkarlanean lantzen ari direna.
- 2022-23 ikasturtean hasi eta hiru ikasturtetan zehar garatuko da Arikala, Euskal Herri osoko 10 ikastoletan.
- Arikalatarren lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izango da, Altsasun (Nafarroa).
- Bideoa hemen: https://labur.eus/dTXKz
Iruzkin berria idatzi
- Arikalatarren lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izango da, Altsasun (Nafarroa). Bertan elkartuko dira Arikala egitasmoan parte hartzen ari diren Euskal Herriko hamar ikastoletako 230 ikasle.
- Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da, Euskaltzaindiaren Mintzola egitasmoaren barruan kokatzen dena.
- 32. araua (Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia‑hiriburuen izenak) 1995ean plazaratu zen, eta 2006an eguneratu. Orain, bigarrenez eguneratu da, 2006az geroztik erdarazko izen ofizialetan gertatu diren aldaketak jasotzeko. Bide batez, aurkezpena ere eguneratu da, Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak arauan (36. araua) erabilitako aurkezpen‑moduarekin bat etorrarazteko.
- Batzuetan, jaurtigai hitzaren sinonimoa balitz bezala erabiltzen da jaurtigailu.
- Bada, hiztegiaren arabera, ‘jaurtigaiak jaurtitzeko erabiltzen den tresna’ da jaurtigailu bat. Beraz, jaurtigai eta jaurtigailu ez dira sinonimoak.
- Duela gutxi kaleratu zituen Akademiak EBO egitasmoaren lehen emaitzak: 196. araua (EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak) eta 197. araua ( EBO (II). Sinboloak). Orain, hirugarrena plazaratu da: 198. araua (EBO (III). Letra-estiloak).
- ‘Hizkuntza-zuzenbidea’ testu-bilduman instituzioetako batzar legegileen erregelamenduak sartu dira
- Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren VI. edizioak 'antzerkiaren gorputzari' erreparatuko dio
- Bonifacio Echegaray-ren artikulu mamitsuenak biltzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak
- ‘Euskaltzaindiaren adierazpenak’: 6. argitaraldia