- Aurreikusitako aurrekontua 63.000 eurokoa da, eta, gehienbat, hiriko toponimiaren azterketarekin lotutako lanetan inbertituko da.
- (Argazkian, Elena Martínez de Madina, euskaltzain urgazlea eta 'Gasteizko Toponimia' egitasmoaren teknikaria).
Irakurri gehiago: Gasteizko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko 2023ko lankidetza-hitzarmena onartu du hiriko... Iruzkin berria idatzi
- Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketak XVI. ahalegina egin du aurten, eta aldi honetan Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain osoaren lan esanguratsu bat gogoratu eta hauspotu nahi izan dute, hain zuzen, Kristalezko begi bat. Trilogia baten lehen emaitza da eleberri hau eta orain dela hamar urte argitaratu zen, Susa argitaletxearen eskutik.
- Gaur, goizeko 8etatik hasita, 400 lagunek irakurri dute obra osoa, hitzez hitz, paragrafoz paragrafo, orriz orri, azken lerroraino: "Jazoerak azaltzeko modua, gogoeten sakontasun-maila, ahalkeari kontra egiteko esfortzua eta literatur estiloa guztiz loturik daude neure izaerari eta eskarmentuari. Horien araberakoa da testu hau atzenean botatzen ari den hatsa".
- Ohi den bezala, Bilboko Arriaga antzokian egin da irakurketa, eta bertan izan dira, beste askoren artean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkaria, Xabier Kintana euskaltzain emeritua eta Erramun Osa Akademiaren idazkariordea.
- Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) arautu zuen Euskaltzaindiak (87. arauaren bidez) duela 25 urte eta ‘Jean Haritschelhar gogoan’ leloaren harira, orduko euskaltzainburua omendu nahi izan dute urteurren-ospakizun honetan.
- Ekainaren 30an izanen da jardunaldia, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Tolare baserria, Donostia).
Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan eginen den jardunaldi horretan, María Jesús Gil Valdés Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak Ahoskeraren irakaskuntzari buruzko hitzaldia (gazteleraz La enseñanza de la pronunciación – aldi bereko itzulpen zerbitzua izango da) emango du. Ondoren, Xabier Euzkitze euskaltzain urgazleak eta Aner Euzkitzek Hitzetik Kortsera deituriko hitzaldia emango dute. Azkenik, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide guztiek parte hartuko dute EBAZ atalez atal izeneko mahai-inguruan.
- “Euskara ikertu, egokitu eta zabaltzeagatik” omenduko dituzte Bostak Bat taldeko kideak igande honetan, Olarizun izango den Araba Euskaraz-en barruan.
- Gainera, 40 urte beteko dira aurten euskara hutsezko lehen Sinonimoen Hiztegia argitaratu zutela; Bostak Bat taldeak ondu zuen lan hori.
- Adorez Hiztegiaren datu-basea Euskaltzaindiaren Hiztegiaren datu-basean txertatu da aurten, emaitzak modu konbinatuan ikus daitezkeelarik: euskara > gaztelania hizkuntza-parea dago txertatuta.
- Ohi duen legez, Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal idazle baten lana gogoratu eta hauspotuko du aurten ere. Hala, ekainaren 8rako iragarri duten Klasikoen XIV. irakurraldi jarraitua-n Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat irakurriko da, goizean hasi eta arratsaldera arte luzatuko den ekitaldian.
- Aurretik, Forum jardunaldiak antolatu ditu Bilbo Zaharrak. Ekainaren 6rako, Kristalezko sabaiak apurtuz emanaldia iragarri dute, Josune Muñoz hizkuntzalari eta ikerlariaren eskutik. Ostean, Seroie taldearen emanaldia izango da. Ekainaren 7an, berriz, Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat, gaurko literaturaren ikur hitzaldia emango du. Ekitaldi biak 19etan izango dira, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo).