- Karabakh Garaia da eskualde hori izendatzeko Euskaltzaindiak arautu duen forma, ez Nagorno-Karabaj, ez Nagorno Karabakh.
- Eskualde hori dagoen herrialdearen euskal izena Azerbaijan da (ez Azerbaian, ez Azerbayan). Bide beretik, bertako herritarrak azerbaijandarrak dira.
Irakurri gehiago: Armeniaren eta Azerbaijanen arteko gatazka dela eta, idazkera-gomendio batzuk Iruzkin berria idatzi
- Heldu den urriaren 8an Etxarri Aranatzen izanen den Nafarroako ikastolen aldeko jaiarekin bat egin du Euskaltzaindiak eta, ostiral honetan, irailak 22, Andra Mari Ikastolara eginen du bisita, bertako ikastola eta ikasleak ezagutzeko asmoz.
Goizean Arruazuko udaletxera iritsiko dira euskaltzainak eta, Zuzendaritzak lan saioa egin ondoren, Andra Mari Ikastolak bere gain hartzen dituen hamaika herrietako udal ordezkariek hartuko dituzte akademikoak. Ondoren, Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera, ikastolara hurbilduko dira ikasleei Akademiaren historia eta jarduna sakonago azaltzeko.
Arratsaldean herritar guztiendako solasaldia antolatu dute Sakanako Mankomunitatearekin elkarlanean: “Istorio bat opari” - Nola aukeratu irakurgai on bat? Dorleta Kortazarrek emanen du. Haur eta Lehen Hezkuntzako hezitzaileak, gurasoak eta interesa duen edonor hurbildu daiteke 17:00etan Etxarri Aranazko Kultur Etxera.
- Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du, Lekeitioko Udalaren babesarekin. Horrela, Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da IRAILEKOAK.
- Jaialdiaren bitartez, euskal poeten lana gizarteratu nahi da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Horren haritik, katalanez idatzitako poesia garaikideko bi ahots esanguratsu izango dira Lekeition: Antònia Vicens eta Mireia Calafell.
- IRAILEKOAK hitzaldi mamitsu batekin estreinatuko da. Iratxe Retolaza ikertzaile eta euskaltzain urgazleak XXI. mendeko euskal poesiak oraingoz eman duena aztertuko du Perimetro poetikoak XXI. mendean: neurtezinaren zirrimarrak mintzaldian.
- Palmares, soinu-banda, errealizadore, superprodukzio, off-eko ahots, remake... Zinemaldiaren atarian, zinemarekin lotutako esamoldeak hautatu ditugu hiztegi arauemailetik.
- Hautatutako lexikoa osorik ikusteko, sakatu hemen.
- Urriaren 4an izanen da (09:00-13:00), Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan (15, Paul Bert Plaza, Gaztelu Berria), eta Miriam Urkia, Andres Alberdi eta 'Battittu' Coyos euskaltzain osoek emango dituzte azalpenak.
- Ikastaroan Euskaltzaindiaren webgunea aurkeztuko da eta bertan eskaintzen diren hizkuntza-baliabide nagusiak aztertuko dira: Euskaltzaindiaren Hiztegiaren erabilera, Euskara Batuaren Eskuliburuaren nondik norakoak, Euskara Eskuz Esku tresna, EEE Zalantzen Txokoaren aurkezpena...
- Ikastaroa hizkuntzalari, irakasle, itzultzaile eta kazetariei zuzendua zaie bereziki (gehienez 15 ikasle hartuko dira).
- Izen-ematea HEMEN