Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Manuel Lekuona Saria, Mari Jose Azurmendi soziolinguistarentzat

  • Mari Jose Azurmendi soziolinguista eta ohorezko euskaltzainak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2018ko Manuel Lekuona Saria. Ibilbide profesional eta akademiko "aparta" izan duela eta hizkuntzaren normalizazioa bere egin duela nabarmendu du epaimahaiak, "euskarari ekarpen joria eginez".
    20180918202726 mari jose azurmendi foto610x342
  • Azurmendi aitzindaria izan da soziolinguistika gaietan, bai eta psikosoziolinguistika deitua izan den jakintza arloa garatzen ere. Nazioarte mailan hizkuntzaren ikerketan egindako zabalkunde lana ere ezaguna dela azpimarratu du. Beasaingo Alkartasuna Lizeoko lehen emakume zuzendaria izan zen, baita Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun izatera iritsi zen lehen emakumetarikoa ere. 2000. urtean, Soziolinguistika Klusterreko bultzatzaile eta sortzailetako bat izan zen. Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an izendatu zuen ohorezko euskaltzain.

 

GARAk Mendeurreneko ekitaldiak babestuko ditu

  • Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu GARAk.
  • Ondoko eremuak aurreikusi dira: Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo du GARAk; eta Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak ekoitziko duen komikiaren zabalkundea ere egingo dute.
  • Bere aldetik, Akademiak GARAren ikurrak ipiniko ditu lurralde bakoitzean egiten diren nazioarteko jardunaldi akademikoak, ekintza artistiko-kulturalak eta bestelako ekintza iragartzeko egingo diren euskarrietan, bi aldeek adosten duten eran.

    gara1
    (Iñaki Soto Gara-ko zuzendaria, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin, gaur, Donostian)

  • Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman Mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.

 

Arantzazu 2018: euskarari bultzada berri bat emateko aukera

  • Berrogeita hamar hizlarik parte hartuko dute Euskaltzaindiak urriaren 4, 5 eta 6rako antolatu duen Arantzazuko (Oñati) nazioarteko biltzarrean: 'Arantzazutik mundu zabalera: 1968-2018'.
  • Euskaltzaindiak baliabide linguistiko eta teknologiko berriak aurkeztuko ditu Arantzazun (webgune berriztatua, Euskara Batuaren Eskuliburua).
  • Izen-ematea zabalik dago, urriaren 1a bitarte (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71).
  • Sartzea dohainik -plaza mugatuak: 140- (aldibereko itzulpena).
  • Jardunaldi guztiak zuzenean eskainiko dira, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian.
  • Programa osoa, hemen.

    Ibon Usarralde Miriam Urkia Andres Urrutia
    (Ibon Usarralde Mendeurreneko bateratzailea, Miriam Urkia Euskaltzaindiko Gipuzkoako ordezkaria, eta Andres Urrutia euskaltzainburua, gaur, Donostian).