Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Espainiako Errege Akademiako (RAE) ordezkariekin bilduko da Euskaltzaindia bihar

  • Darío Villanueva RAEko zuzendariarekin, eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda, eta José Antonio Pascual akademikoekin bilduko dira Euskaltzaindiko Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Erramun Osa.
  • Madrilgo bileran, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azalduko dizkio RAEri. Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatuko du RAE.

    Dario Villanueva 1 0
    (Darío Villanueva RAEko zuzendaria. Argazkia: RAE)

 

Doktoregoko Sari Berezia eman dio EHUk 'Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia' tesiari

  • Akademiak urrian argitaratuko du ikerlana, liburu formatuan.
  • Anton Ugartek (Oñati, 1978) egin du tesia, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostian) eta Esteban Antxustegi doktorearen gidaritzapean.
  • 'Euskararen historia soziopolitikorako: Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia (1936-1954)' tesiak galdera bati erantzuten dio: nola iraun zuen Euskaltzaindiak Frankismo garaian?

    Antton 06
    (Anton Ugarte)

  • Batez ere, 1936-1954 arteko aldia aztertu du Ugartek. Euskaltzaindiak berak ere ikertu du garai hori, orduko zenbait gutun eta agiri argitaratuz, eta aldi horretan gertatutakoak 2009an argitaratu zituen, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Muruak ondutako 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburuan.

 

2018rako lankidetza hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak

  • Akordio berriari esker, ekimen hauek diruz lagunduko ditu Nafarroako Gobernuak: laster aurkeztuko den La Vasconia peninsular en las fuentes árabes ikerlana; Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoa; Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa; eta Onomastika eta Toponimia lanak.
  • Horrez gain, Akademiaren Mendeurrena babestuko du Nafarroako Gobernuak.
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Mendeurrenaren atarian gauden honetan, berebiziko garrantzia du hitzarmenak. Beste behin, Nafarroako Gobernuak bere babesa erakusten dio Euskaltzaindiari, eta, horrekin batera, elkarlanean jarraitzeko borondatea".

    IA 4
    (Nafarroa Jauregian -Iruñea- egin da gaurko izenpetzea)