Euskaltzain urgazleak

Euskaltzain urgazleak

Roberto González de Viñaspre Gonzalo

RobertoGonzalezdeViñaspre

Euskaltzain urgazlea

Bilbon (Bizkaia) jaio zen 1961eko maiatzaren 13an.


Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea).

Eusko Jaurlaritzako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) ebaluazio arloaren buru.

Euskaltzain urgazle izendatua 2015eko uztailaren 17an.

Batzordeak: Onomastika (2005-), Onomastika batzorde ahaldundua (2013-) eta Gasteizko Toponimia egitasmoa (2009-2013).

Zenbait idazlan:

  • Trebiño: claves para un contencioso inacabado (1999)
  • Gasteizko toponimia / Henrike Knörr Borràs, Elena Martínez de Madina Salazar [lag.] (2009-).

 

Pello Telleria Zeberio

Pello Telleria Zeberio

Euskaltzain urgazlea

Legazpin (Gipuzkoa) jaio zen 1950eko urriaren 2an.


Filosofian lizentziaduna (Ekuadorko Unibertsitate Katoliko Pontifikala).

Eusko Jaurlaritzako funtzionario izatetik erretiroa hartuta.

Euskaltzaindiko eragile teknikari eta idazkariorde ohia.

Euskaltzain urgazle izendatua 2003ko urtarrilaren 31n.

Batzordeak: Argitalpena (2007-2010).

 

Elena Martínez de Madina Salazar

martinezdemadina

Euskaltzain urgazlea

Gasteizen (Araba) jaio zen 1962ko irailaren 6an.


Euskal Filologian lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Euskaltzaindiaren Gasteizko Toponimia egitasmoaren teknikaria.

Euskaltzain urgazle izendatua 2013ko otsailaren 22an.

Batzordeak: Onomastika (2001-).

Zenbait idazlan:

  • Arabako euskararen lekukoak [elkarlanean] (1998)
  • Gasteizko toponimia IV : Langraiz (2013)
  • Gasteizko toponimia V : Arratzua I (2015)

 

Pello Esnal Ormaetxea

Pello Esnal Ormaetxea

Euskaltzain urgazlea

Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen 1950eko ekainaren 13an.


Pedagogia Zientzietan lizentziaduna (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala).

Eusko Jaurlaritzaren HABEko arduradun didaktiko izatetik erretiroa hartuta.

Euskaltzain urgazle izendatua 1991ko urtarrilaren 31n.

Batzordeak: Herri Literatura (1989-), Ahoskera (1993-1998), Corpusa (2001-) eta Euskalkien lantaldea (2005-2009).

Zenbait idazlan:

  • Itzuliko naiz (1995)
  • Testu-arkitektura eta Gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan (2009)
  • Antonio Zavala, zauria hauspo (2015)

 

Juan Cruz Igerabide Sarasola

Juan Cruz Igerabide Sarasola

Euskaltzain urgazlea

Adunan (Gipuzkoa) jaio zen 1956ko martxoaren 24an.


Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedraren zuzendaria.

EHUko Euskara Zerbitzuko teknikaria.

Euskaltzain urgazle izendatua 2003ko urtarrilaren 31n.

Batzordeak: Literatura Ikerketa (1993-2007).

Zenbait idazlan:

  • Mailu isila (2002)
  • Haizearen tunela (2009)
  • Lainoa janez (2015)