Bibliotekaren berri

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

eraikia2
ordua

ORDUTEGIA

Azkue Biblioteka eta Artxiboaren jendaurreko ordutegia:

9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

lineshadow

Katalogoetan zer dagoen

Azkue Bibliotekako Katalogoaren barruan bost azpikatalogo daude, hurrenez hurren:

  • Monografiak (liburuak eta antzekoak)
  • Aldizkako argitalpenak
  • Euskaltzaindiaren argitalpenak (honen barruan Euskera agerkaria dagoelarik)
  • Euzko Gogoa aldizkaria
  • Lacombe Biblioteka.

Euskera agerkariaren kasuan fitxa katalografiko bakoitzari dagokion testua erantsi zaio, PDF formatuan eta esteka baten bidez. Horrez gainera, 2007tik aurrera interfaze berezi bat du bilaketetarako, Hizkuntza baliabideak atalean.

Artxiboaren Katalogoan hainbat funts desberdin daude:

  • Erakundearen beraren administrazio artxiboa (1919-1970)
  • Hamalau euskaltzain edo euskaltzaleren artxibo pribatuak: S. Altube, O. Apraiz, R.M. Azkue, P. Broussain, Y. Etxaide, J.C. Guerra, A. Ibinagabeitia, J.M. Jimeno Jurio, G. Lacombe, P. Lafitte, J.M. Satrustegi, N. Tauer, A. Tovar eta J. Zaitegi. Orobat, bi bilduma berezi: erakundearena (ABC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearena (EHU).
  • Ikus-entzunezko artxiboa: bost funtsetan banatua, horietatik hiru orokorrak: argazkiak (ABI), soinuzko dokumentuak (SOI) eta bideoak (BID), eta beste bi bereziak: Iraleren (IRA) eta X. Arbelbideren (XAR) soinuzko bildumak.

Hizkuntza

Azkue Bibliotekaren Katalogoa (ABK) Euskaltzaindiaren bibliotekaren liburu eta aldizkarien katalogoa da. Une honetan euskara hutsez dago. Euskaltzaindiaren asmoa katalogo eleaniztun bat egitea da, eta horretarako lanean ari da, baina lehenengo eta behin euskaraz egin nahi izan du; horretarako Azkue Bibliotekaren Katalogazio Erregelak (PDF) onartu ditu.

Euskara hutsez egiten den lehen katalogoa duzu hau, eta hori dela eta mota askotako erabakiak hartu behar izan dira, zalantzaz beterik sarri. Kontuan izan, beraz, hizkuntza aldetik proposamenak direla, beste ezer baino gehiago, hemen plazaratzen direnak, eta frankotan zuzenduak eta hobetuak izango direla etorkizunean.

Azkue Artxiboaren Katalogoa (ABA) Euskaltzaindiaren artxibo-funtsen katalogoa da. Bibliotekakoaren irizpide berberek gidatuta egin da eta, ondorioz, gorago esandakoak honentzat ere balio du.

Espezializazioa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa humanitateetan espezializatuta dago. Dudarik gabe euskara da bere ondarearen muina, euskarazko testuak eta euskarari buruzkoak. Baina horrez gainera, euskal gaiei buruz, zentzu zabalean, erreferentzia ugari aurkituko duzu, bai Historian, Antropologian, Musikan, Zuzenbidean, Folklorean edota Erlijioan. Artxibo-funtsetan batez ere euskaltzain edo euskaltzale nabarmenen artxibo pribatuak zaintzen dira.

Finean, Resurreccion Maria Azkue zenaren espirituari jarraitu nahi izan zaio, euskararen ikerkuntza modu zientifikoan landuz (eta hortik Hizkuntzalaritzako eta Filologiako testu ugariak) eta bestetik euskara bere testuinguru naturalean kokatuz, hots, Euskal Herrian, eta beronen Historian eta Kulturan.

Georges Lacombr-ren erretratua

Ondare berezia

Georges Lacomberen bibliotekak aipamen berezia behar du. Izan ere, ondare horren jabea den Olaso Dorrea Sorrerakundearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmen bati esker osorik katalogatu da eta web orri honetan bertan ikus daiteke.

Beronen liburuen kontsulta, berriz, une honetan Azkue Bibliotekaren bidez kudeatzen da.

orla

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper