Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendioak kontuan izanik, Hiztegi Batua izeneko hitz zerrenda onartu du, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakiz.

Hiztegi Batua bi alditan egiten ari da Euskaltzaindia. Lehen itzulia 2000. urtean amaitu zen. Bertan, forma erabilienak edota hedatuenak jaso ziren. Orotara, 22.736 hitz onartu ziren eta liburu bakarrean argitaratu. Lehen itzulia amaitu bezain laster, bigarrenari ekin zion Euskaltzaindiak. Bigarren itzuli horretan, erabilera urriagoko hitzak jasotzen ari dira.

2010. urteko amaieran, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren hirugarren edizioa argitara eman zuen. Liburu honek 36.016 sarrera eta 6.052 azpisarrera ditu. Ordutik hona onartutako hitzak webgunean kontsulta daitezke.

Batzordeak eta lantaldeak

Zuzenean