Argibideak

Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan agerian emateko egiten dira hizkuntza atlasak. Hortaz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu zuen egitasmo hau.

Hemen eskaintzen dizugun kontsulta-tresna honen bidez, Atlasaren liburukiak argitaratu ahala, beraien edukiak zure ordenagailura jaitsi eta kontsultatzeko aukera ematen da. Hiru modutan erabil daiteke:

  • Liburukien atarikoak jaitsi, PDF formatuan.

  • ZIP formatuan konprimituta dagoen liburukia osorik jaitsi: liburukiaren atarikoak + mapak + aurkibideak.

  • Mapa aurkibide orokorra: atlasaren mapa-zerrenda osoak pantailan ikusi eta, horrela, behar duzun mapa bakarrik jaits daiteke. Mapa-zerrendak hainbat esparruren arabera iragaz daitezke: gaia, herria, forma, erdal ordaina... eta hiru esparruren arabera ordenatuta ageri dira:

    • Galderaka: Gai bereko galderak elkarrekin agertzen dira, galdera-zenbakiaren arabera ordenatuta.

    • Erantzunka: Jasotako erantzun guztien zerrendatik abiatuta jaits daiteke mapa. Erantzunak fonetikoki eta ortografikoki adierazita ageri dira.

    • Lemaka: Herri desberdinetan jasotako erantzunak lemetan bildu dira mapetako koloretako eremuak osatzeko. Lema horien arabera ere zerrenda iragazi eta mapak jaits daitezke.

Lehen liburukiaren datuak kontsultatzeko EHHA-1 izeneko Windows XP eta Vista sistemetarako CD-ROM aplikazioa ere eskura dago. CD-ROM hori webgunetik jaisteko moduan eskaintzen da ISO formatuan. Ikus CD-ROMaren ISO irudia grabatzeko argibideak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper