Hiztegi Batu Oinarriduna

Argibideak

Hiztegi Batua landu denean egin diren txostenak, iritzi-emaileek edo euskaltzain osoek egin dituzten oharrak eta hartu diren erabakien zergatiak gordeta dauzkan datu-basea kontsulta daiteke HBO izeneko gune honetan. Bide beretik, Euskaltzaindiak hartutako erabaki lexikalen ibilbidea eskaintzen da bere osotasunean, baliabide berri honen bitartez.

Gunea ireki bezain laster a letraz hasten diren Hiztegi Batuko lehen hitzen zerrenda ikusiko dugu. Beste letra bateko hitzen zerrendara zuzenean joateko aukera dugu, goiko partean ikusten den alfabetoko letren zerrendatik nahi duguna aukeratzeko, bertan klik eginez.

Hitz jakin batera joateko erarik errazena bilaketa-laukian hitz hori idatzi eta Bilatu botoia sakatzea da.

Era batera edo bestera, kontsultatu nahi dugun sarrerara iristen garenean, haren eskuinean [info+] jartzen duela ikusiko dugu. Hor sakatuz, beste orri bat agertuko zaigu, forma hori erabakitzeko, kontuan izan den guztia dakarrena.

Adibidez, demagun distira sarrerak eta honen distira egin azpisarrerak duten informazioa aztertu nahi dugula.
Bilaketa-laukian distira idatzi, Bilatu botoia sakatu eta ondoren [info+] sakatzen dugunean azalduko zaigu informazio hori.

Hainbat atal ditu informazioak. Ikus ditzagun banan bana:

Araua:

distira
distira egin

Forma arautua zein den esaten digu horrek.

Iturria:

Kodea [?]

Data

Proposamena

Araua:

Z3:EArau62

Hiztegi Batuko Lantaldea:

Z1:BatHizt

1992-05-28

Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Hiztegi Batuko Lantaldea:

Z2:IkHizt

Hiztegi Batuko Lantaldea:

Z3:EEBS:07

Forma hori aztertzeko abiapuntua zein izan den adierazten zaigu taula horren bitartez. Ageri diren kodeek zer esan nahi duten jakiteko, aski da "?" zeinuan klik egindakoan irekitzen den dokumentuak zer dioen ikustea. Adibide honetako forma 1968an Batasunerako Hiztegian eta 1975ean Zortzi urte arteko ikastola Hiztegian argitaratu zen. Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoaren corpus estatistikoan zazpigarren heinari zegokion maiztasunaz agertu zen. Hiztegi Batuko lantaldeak 1992ko maiatzaren 28an ontzat eman zuen, informazio bat gehituz, eta Euskaltzaindiaren 62. arauan geratu zen finkatuta.

Ondoren erabileraren berri ematen da: Orotariko Euskal Hiztegian ageri den informazioa lehenik eta EEBSkoa gero. Bakoitzean formak, testuinguruak, egileak eta obrak ematen dira. Hiztegi modernoetan, alegia, Hiztegi Entziklopedikoan, Lur Entziklopedian, Plazido Mujikaren Diccionario Vasco-Castellanon, etab. ageri dena ere jaso da,

Laburduren berri zehatza jakiteko, laburpenen azalpena dioen estekaren bidez irekitzen den dokumentua kontsulta daiteke. Hona hemen, azaltzen ari garen adibideari dagokion erabilerari buruzko atala:

OEHko datuak[laburduren azalpena]

diztira egin 1, Enb ("Zure lorratzai jarraitu naiak / Jarri nau goirantz begira; / Zuk jarri dozun Jel-bide ziar / Argijak dagi diztira"). Ik. OEH argitaratuan gainera: Carta de JMB ("Distira egiten duten gauzen izenak badira ausarki"); diztiragarri 1, Etxde JJ ("Nun-naitik bazitun metalezko botoi diztiragarriak, zernai koloretako zintak eta gudari-txanoan luma luzedun kukur bikaiña"); diztikor 7 eta distirakor (eta diztira- 1) 3: cf. infra; distirant (eta dixtirant 1, diztiant 5) 37: Ch 3 (adib.: "Izar diztiant hek erori dire zerutik, eta nik herrautsa baizen ez naizenak zer burupe duket?", "Hargatik, ene Jainkoa, fabore handi batentzat dagozat ez izatea dohaiñ diztiantik gizonen laudorioak, eta ohoreak ene ganat erakhar dezakenik"), He Gudu ("Zeruko Argizagi guziak elkharrekiñ baiño, are ederragoa eta diztiantagoa dela"), Dh 3 (adib.: "Bigarren kalitatea da klartasuna, zeinak egiten baitu Jainkoaren Semearen gorphutza iruzkia bera beino distirantago", "Sekulan ezin eroriko dire beraz jarriak dauden tronu lorios hetarik; sekulan eztire histuko buruan dauzkatziten khoro diztiantak"), JesBih ("denbora berean ikusi nuen ene Jesus adoragarriaren bihotz maitagarria, iruzkia baino distirantago"), MarIl ("tronu distirant baten gainean"), Laph ("heien erdian Diego Hozezekoa, bertze guziak baino distirantago"), Zby 2 (adib.: "izar distiranta"), Jnn SBi 7 (adib.: "Dabit erregeak ikusi ditu eta kondatu, diteken ederkiena, Salbatzaile Jaunaren umiliazioneak eta loria distiranta", "populu guziek ikusiko dute haren bandera distiranta", "orduan eder eta distirant zen"), Etcham ("Bizi gireno iraunen du ba / Maite horien orroitzapenak, / Zeruan berriz ikusi arte / Distirant heien arimak"), Zub 5 (adib.: "Etxez-etxe ibili ondoan, Zimun Kauterrak ekartzen zituen bizpahiru pertza edo untzi distirant, kobrezkoak", "karrikari goiti eta behiti badoa harro harroa, bere eriak eraztunez betiak, harri bizi distirantekin", "dena harrabots eta argi distirant"), JE Bur 2 ("Nun nahi burua goiti zindezan, erdiz erdi aurkitzen zinuen iguzkia, zabal, xuri, dixtirantarekin llilluragarri, xipiltzeko sapa zariola", "Zuhamu eder bat da hau, ostoa musker, legun, dixtirant, lilia gorri, mulkoka"), Lf Murtuts ("zer ari den hor apezpiku distirant hori bere eliza arropetan"), Erkiag Arran ("begiak distirant"), Mde Pr 2 ("Gorputz guztia lohi-kolore, mihia beltz eta begiak hits, uher eta ezin-erranezko basakeriaz distirant", "begi hits uherrak basaki eta lorioski distirant"), Zerb Azk ("Ez da harritzeko mila aldiz haurrean Azkaineko karriketan ikusi balin baditugu Espainiako Salazar eta Altamira famatuak, ereztun distirantenak eskuan!"), Ardoy SFran 3 (adib.: "Hoiek dira izar distirantak, gure begiez zeru zabalean begista ditzazkegunak", "goiztiri distirant bat iduri zitzaiolakotz ordutik ageri barkamenduaren argia"), Xa Odol 2 ("Orai ikusten dugu distirant, arina, Kurutxarri Leonek berri bat egina", "Hain da distirant eta hain berogarria, ufarik bortitzenak ezin itzalia, zuk etxeari egin diozun argia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distira egin 3: J.M. Iturralde ("Orube hartako bitxikeria 1940ko Buick bat zen, zeinek lorioski distira egiten zuen kaleondoko taulatu txiki baten gainean"), BAtx Gizona ("bai herriko argiek eta bai ingurukoek -karreterako autoenak, urbanizaziokoak, hotelekoak- distira egiten zuten, norbaitek igurtzi egin izan balitu bezala"), J.K. Igerabide ("Lady Liberty, Askatasunaren Estatua, zen bereziki distira egiten zuena bere zuziarekin"); distiragarri (eta disdira-, diztira- bana) 10: Saioka/5 ("lan trebe eta distiragarriak"), J. Elorza ("Akuaridas izar multzo distiragarri"), J.A. Agirre ("Zapo beltz bat, ordurarte gordeta egon zen bat, agertu zen nere begien aurrean, bizkarrean izar distiragarri bat zuela, eta ziztu goibel eta gozoa iaurti zuen gauean"), X. Gereño 2 ("Fidelek, garaia eta arteza, uniforme distiragarriarekin, neska ederraren maila bera mantentzen zuen", "Oso dotore jantzita, distiragarria agertzen zen italiar zine artista"), Euskal Margolariak 2 ("uretan isladatutako egunsentiko eguzkiaren argi distiragarriaren bidea harrapatzeko aukera ematen dio", "ahulduta geratzen dira jantziaren argitasun disdiragarriaren aldean"), G. Markuleta ("Emilieren leihoaren bestaldean urdin argi-argiko zeru distiragarria ikusten zen"), J. Osoro ("aurpegi distiragarria"), K. Biguri ("Buztan muturrean bolatxo beltz diztiragarri bana daukate tapukek"); diztikor (eta disti- 2) 6 eta distirakor (eta disdira- 2, dizdira- 1, diztira- 1) 8: cf. infra; distirant (eta -ante 4; dixtira- 1, dizdira- 1, diztira- 2) 21: Eskual 1904 ("eta zoin argi, distirant, eta garbi!"), Lander ("behiñere baino distirantago denak"), Herr 1962 ("Lore eta izar dixtirantenek esker guti izanen dute zure aldean"), Bihotz batez ("Oi pazko argi / dizdiranta, / Jainkoa-gana / gu bilduta, / mundu guzian: / Alleluia! / denok dezagun / elkar maita"), SoEg ("Ego aldeko eremuak bezain distirant, iguzkiaren zilhar argiaz, gain gainetik aphaindua"), Haurren arthatzeaz ("Biziki gorri; eta begiak? dixtirant"), SGarm Heriotza ("... goiz distiranta izan zela"), P. Sastre ("zapata distirantak"), Aburu 1982 ("iguzkiaren argi distirant eta garbia"), M. Dupac ("Sabeleko eremu eztia distirant zitzaion xoko doi-doi itzaltsuraino, izter gainean argiak arku arina marratzen zion..."), Hiriart-U 2 ("apez eta teologo distirant batzuek", "bere elurrezko jauntzi distirantaren gatik"), X. Mendiguren E. ("barrutik urrezko soinekoz jantzitako emakume eder distiranta"), Eutsi/2 ("hain buru disdiranta zeukan..."), A. Arkotxa 2 ("Zuen arropa distiranteetarik harandikan", "Hondarribiko argidorre distirantak"), H. Etxeberria ("ez etorri nigana diztiranta eta antzeko pitokeria errazekin"), A. Urretavizcaya ("harresi diztirante eta leialez inguratutako zerua"), XArb ("Jaun Goikoak apostolua argi distirant batez joz"), E. Agirre ("Moia ere lehen iladan zen, begiak distirante"), X. Montoia ("larruzko bota beltz zein gerriko eta uhal distirantez denak, ibilera harroaz batetik bestera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

distiragarri: HiztEn; diztikor eta distirakor: cf. infra; distirant: HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

distira egin: PMuj DVC (1 fosforecer, fosforescer; 2 distira lainotu percudir, empañar el lustre); distiragarri: ElhHizt (brillante), HiruMila (destellante, abrillantador), DRA (resplandeciente); distikor eta distirakor: cf. infra; distirant: EuskHizt (distiratsua), ElhHizt (brillante), EskolaHE (distiratsua), Lur EF/FE (lumineux, resplendissant), Casve EF (brillant, étincelant), HaizeG BF (étincelant, lumineux), Lh DBF (étincelant), DRA (resplandeciente), PMuj DVC (luminoso, refulgente) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak

Jatorrizko forma

fluor distira

Dokumentazio hori guztia aztertu ondoren Hiztegi Batuko Lantaldeak egin zuen proposamena ikusten da:

Lantaldearen irizpideak

Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

lehendiko proposamena mantenduko da, forma lehiakideei nagusitzeko zailtasunak dituen arren

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: distira egin.

Lantaldeak distira egin forma lexikalizatutzat eman zuen eta azpisarrera gisa arautzea proposatu zuen. Horregatik, ondoren azpisarrera horri buruzko dokumentazioa dator:

Iturria:

Kodea [?]

Data

Proposamena

Hiztegi Batuko Lantaldea:

Z4B:EEBS:003

2002-11-13

Azpisarrera gisa onartzekoa

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper