BBK-Euskaltzaindia literatura sariak

2003an Aitor Arana eta Ricardo Badiolak BILBAO-BIZKAIA KUTXA-EUSKALTZAINDIA Literatura Sariak (1958-2003) lan bikaina argitaratu zuten. Bertan sariketa hauen historia egin eta izan duten bilakaera deskribatzen da. Atari hau planifikatu eta garatzerako orduan oso baliagarri izan den argitalpena.

Sariketa hauek abian jarri zirenetik mende erdia joan da. Denbora horretan, eboluzio interesgarria bizi izan dute Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak adiskidetasun eta lankidetza emankorrean bideratu dituzten modalitate desberdinetako lau literatura sari ezagunek:

Hasierako garaian eleberrigileak eta antzerkigileak bakarrik saritzen baziren, geroago (1979tik aurrera) olerkigileen eta saiogileen izenak ere hasiko ziren azaltzen eta zabaltzen. Sari-familia honen eskutik laurogei egile inguru saritu dira, batzuk aipatzeagatik, euskal literaturaren historian itzal luzea duten Txillardegi, Txomin Peillen, Joxe Manuel Odriozola, Patxi Ezkiaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Aitor Arana eta beste hainbat. Lan saritu guzti hauen zerrenda eta deskribapena eskaintzen da. Hastapenetako zenbait lanen kasuan, bertsio digitala ere bai.

Etorkizunari begira, Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak beste molde bat eman nahi diete urteetan landu dituzten literatura sariei, eta horretarako gogoeta bat abian jarri da. Euskarazko literatura lanak argitaratzeko lehen ez zeuden erraztasunak daude eta haatik, bi erakunde hauek bete behar duten papera birpentsatu beharra dago.

Sarituak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper