• 190. araua (Munduko herriak eta etniak) argitaratu du Euskaltzaindiak.
  • Arauaren lehen atalean, munduko herriak eta etniak euskaraz izendatzeko irizpideak zehazten dira. Etniaren izena egoten da hizkuntza-izen askoren eta leku-izen askoren jatorrian. Adibidez, amharera hizkuntza amhara etniaren hizkuntza da, eta balutx etniaren izenetik eratorria da Balutxistan leku‑izena.
  • Arauaren bigarren atalean, etnia-zerrendak daude, euskaraz, eta, ohi bezala, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak ere ematen dira. Guztira, 177 etnia sartu dira zerrendan.

    munduko

Batzuetan, nahasian agertzen dira etniaren izena eta lurralde bateko herritarren izena, baina, gehienetan, biak bereizi beharra dago. Adibidez, kirgiz etniakoen lurraldea Kirgizistan da, baina Kirgizistango herritarrak kirgizistandarrak dira berez, eta kirgizistandar guztiak ez dira kirgizak. Hau da, kirgizistandar hitza Kirgizistango herritartasunari dagokio, eta kirgiz hitza, berriz, etniari.

Etnien izena mailegatzeko orduan, kontuan hartu da tradizioa eta entziklopedien, eskola‑liburuen eta komunikabideen erabilera. Eta nazioarteko joerak ere aztertu dira. Aldagai horiek guztiak kontuan izanik ondu dira irizpideak eta zerrendak. Azterketa horretatik ondorioztatu da noiz den egokia grafia egokitzea eta noiz komeni den nazioarteko grafiari eustea.

Arauaren bigarren atalean, etnia-zerrendak daude, euskaraz, eta, ohi bezala, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak ere ematen dira. Guztira, 177 etnia sartu dira zerrendan. Kontinenteka sailkatuta aurkezten dira lehenik; ondoren, etnia guztiak zerrenda bakarrean ematen dira alfabetoaren hurrenkeran ordenaturik. Azkenik, erdarak-euskara zerrendak ageri dira: gaztelania-euskara, frantesa-euskara eta ingelesa-euskara.

Oharra: 1999an paxtuera hizkuntza-izena arautu zen. Orain, etnia-izena paxtun arautu da, eta, horrenbestez, hizkuntza-izena ez da gehiago paxtuera izango, paxtunera baizik. Hala ageri da dagoeneko Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta zuzenketa hori ezarri da, halaber, 38. arauan (Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak) eta 53. arauan (Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak).

Exonomastika batzordea

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi