• "EHUN URTE eta Euskaltzaindiaren eginbeharrak eta helburuak ez dira ia aldatu; egiteko moduak eta harreman-sareak, ordea, bai. Hori bera islatu nahi izan da mendeurrenaren logo berriarekin, gure betiko zuhaitzari beste itxura bat emanez, irekiagoa eta dinamikoagoa.
    Etorkizunari begira jarri gara, ezbairik gabe.

    Sagrario Aleman euskaltzaina
    (Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua, ostiraleko aurkezpenean)

EHUN URTE eta Euskaltzaindiaren zuhaitza sendo eta irmo dago, besteak beste, aldatzen eta egokitzen joan delako urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi. Gaitasun hori da gure euskararena, etengabe egokitzen eta estekatzen dena gure euskal gizartearekin.
Beste horrenbeste egin nahi dugu guk.

Baina EHUN URTE eta gure betiko zuhaitza zuhaitz berri bihurtu da, ordenagailuetako plaka nagusietan hain ohikoa den zirkuitu baten modura bere betiko adorea eta bizitasuna erakusteko. Lau haizeetara zabaldu nahi du Euskaltzaindiaren nahia, euskal gizartearekin batera aurrera egiteko nahi hori, euskarak hauspoa har dezan XXI. mende korapilatsu honetan.

EHUN URTE eta, betiko leloarekin batera, betor mendeurrena ospatzeko lelo berria: euskara ehuntzen.
Ez da hitz joko hutsa. Mendeurrenaren pisua azpimarratzen du lemak, baina, aldi berean, bestelako ideiak ere iradokitzen ditu: hala nola, euskara zaintzen, ikertzen eta lantzen jarraitu behar duela euskararen Akademiak, bai, baina euskalgintzarekin bat eginez, gure betiko zerbitzu bokazioa indartuz, gaur-gaurko premia eta eskabideei erantzuna emanez.
logotipoa MENDEURRENA

EHUN URTE eta koloreztaturik dator gure zuhaitza. Azken 25 urteotako berdea argitu dugu eta urre kolorez eman dugu lelo berria, mendeurrena ospatzeko.

EHUN URTE eta hemen gaude, bizirik eta bizi-bizi, beti egin duguna egiten, euskara ehuntzen, gure hizkuntza doitzen eta egokitzen, ekin eta jarrai, euskara bera eguneroko mintza-tresna izan dadin.

Bada, ehun(du) dezagun euskara!"

Sagrario Aleman (euskaltzain osoa eta Sustapen batzordeko burua)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4
    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

  •  

  • Argitalpen guztiak ikusi