• Indautxuko Eskolak ehun urte bete ditu aurtengo ikasturtean, eta iazko urritik ari dira ospatzen data esanguratsua. Biharko iragarri dituzte mendeurrenaren ekintza nagusiak, 11:00etan hasiko direnak, eta bertan izanen da Euskaltzaindia, euskararen Akademiak lotura historikoak baititu ikastetxe honekin. 1919an, Indautxuko Eskoletan euskara ikastaroak emateko baimena eskatu zion Euskaltzaindiak Bilboko Udalari. Baita eman ere. Gainera, 1933an Luis Eleizalde euskaltzainaren izena jarri zioten eskolari, eta 1937a bitarte iraun zuen horrela.

    promoción 1967
    (1967ko ikasturtean ateratako argazkia)

  • Gaurko ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak. Ekitaldiaren baitan, ikastetxeko arduradunek oroitzapenezko plaka jarri eta mendeurreneko liburua aurkeztuko dute.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi