• Beste behin, mamitsu dator Markina-Xemeingo karmeldarrek publikatzen duten aldizkaria, bere 300. ahaleginean. "Zenbaki biribilak etengabeko ekintzen bizitza adierazten du, urte askotako ekintza kulturala", diote arduradunek, eta gogoratu dute aldizkariak "egoera soziopolitiko txarretik" jaso ahal izan zuela burua, "nahiz eta mehatxupean egon...", eta adierazi dute "bizirik eta gogo handiz" bere fruituak gaur arte eskainiz jarraitu duela.
  • Beraien ibilbide luzea (1931n hasi zena) ere gogoratu dute 300.ean, eta zenbakiekin ilustratu dute eginiko ekarpena: 700 idazle, 5.000 idazlan inguru, 3.500 olerkitik gora publikatuak... Eta aurrerantzean ere zeregin horretan jarraitzeko asmoa erakusten dute zenbaki berrian, hots, euskara eta euskal kultura hauspotzen eta sustatzen jarraitzeko asmo irmoa.
  • Aurkibidean denetarik dugu: Xabier Amurizaren kultura-ekarpena aztertzen du Luis Baraiazarrak; Maite idazle mungiarraren kronikak; Javier Arrieta eta Joseba Aurkenerenaren ipuinak, Karlos Linazasororen eta Luis Baraiazarraren poemak; Pilare Baraiazarrak Iñaki Beristaini eskainitako bertsoak; edo Gasteizen Euskaltzaindiak azaroan antolatu zituen JAGON jardunaldien azterketa interesgarria, Iñaki Martinez de Lunak egina (Araba, euskaraz bidea egiten).

    IMG 5294
    ('Karmel' aldizkariaren azken zenbakiaren portada).

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi