• Pasa den igandean, hainbat ekitaldi egin ziren Euskal Herrian, Lauaxeta poetaren hilketa gogoratuz, frankistek fusilatu zutenetik 80 urte igaro direnean. Esteban Urkiaga idazle handiaren gomutan, hil-bezperan idatzitako poema dakarkizuegu, Dionisio Amundarainek egokitua: 'Agur, Euzkadi!'.

    gaia30502 01

'Agur, Euzkadi, Jaunak narama/ aberri eder argira!/ Neure negarrak jario nituen/ zure mendiei begira.

Seme bat zeukan baina etsaiek/ kendu zioten bihotza,/ gorputz ederra isuri zitzaion/ maiatz bateko goiz hotza.

Gurutze santuari musu eginez/ alde egin zizun mundutik;/ Kristoren bakea aho gainean/ loratu zitzaion gaztetik.

Jaunaren maitez, Aberri maitez/ ez zuen eduki beldurrik;/ eta zuretzat zorion hutsa/ eskaini zizun gogotik.

Euzkadi ona, egon betiko/ Kristoren fede betean/ horrela zoriona bilatuko duzu/ hemen ez bada zeruan.

Heriotza santua aurrean daukat/ sinetsi bada, euskaldun hori:/ Euzkadi aske izan dadin/ zaindu Jesusen legea.

Eder zitzaizkidan eusko bazterrak,/ eder itsaso zabala;/ baina orain ederrago zait/ heriotza honen itzala!

Gaztea nauzu bizitza honetan/ eta ez zitzaidan falta gauzarik./ Jauna gogorra da aldi honetan/ ihes egitea lurretik!

Ez bedi egin nire gogoa/ baizik eta zure nahia./ Gogoa bihoa zeru argira/ gorputza lur ilunera.'

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi