Anari, Gorka Urbizu, Niko Etxart, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su Ta Gar), Inun, La Basu eta Maishak joko dute Bilboko Plaza Barriaren 15. zenbakian.
Akademiak Bilboko Udalarekin batera antolatu du Astelehen Buruzuria kontzertu akustikoen estreinako zikloa.
(Gorka Urbizu Berri Txarrak-eko abeslaria)
Honako hauek dira egitasmo berriaren helburu nagusiak: euskal musika sustatzea, gazteen artean euskara eta euskal musika zabaltzea, eta Bilboko ingurunerik euskaldunenean (Zazpikaleetan) ekintza ludikoak bultzatzea.
Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 18:30etik aurrera egongo dira salgai (5 euroan), egun berean, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan.
Kontzertuak (datak eta taldeak):
Urrian: 9an, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su Ta Gar); 16an, La Basu/Maisha; 23an, Anari; 30ean, Inun.
Azaroan: 6an, Gorka Urbizu; 13an, Niko Etxart.
Astelehen Buruzuria kontzertu akustikoen zikloaren aurkezpen ofiziala irailean egingo da
(Anari)