• Back to Leizarraga arrakastatsuaren ostean, saiakera berri bat plazaratu du Kepa Altonaga irakasle eta euskaltzain urgazleak, Pamiela argitaletxearekin: Patagoniara Hazparnen barrena.
  • "Ahalegindu naiz liburu atsegin eta 'intrigagarria' egiten", esan du egileak.

    altonagaIrigarai
    (Jose Anjel Irigarai poeta eta ohorezko euskaltzaina, Altonagarekin batera, atzoko prentsaurrekoan)

Oroitzapen batetik abiatuta ("autobiografia izan dut euskarri") eta Obaban zehar, liburu honetan Lotilandiako garaietaraino hurbilduko da irakurlea Altonagaren eskutik. Horretarako, bi pertsona izango ditu bidelagun: Florentzio Basaldua (1853-1932) bilbotarra eta Janpierre Arbelbide (1984-1905) garaztarra. Basaldua Ameriketara joan zen oso gazterik, eta bertan eraiki nahi izan zuen Euskal Herri berri bat ('Eskal-Berria'), hango zabaldi haindigaitzetan. Janpierre Arbelbidek, ostera, "hori ez da amets bat beizik" idatzi zuen; baina, aldiz, predikatu nahi izan zien Ameriketara joandako euskaldunei. Bi pertsona hauen ibilbideak uztartuz, irakurlearen konplizitatea bilatzen du Altonagak, testu argi eta zehatza onduz.

Patagonia1 300

Aurkezpenean, Jose Anjel Irigarai poeta eta ohorezko euskaltzaina izan zuen aldamenean Altonagak. Irigarairen esanetan, "Altonagaren ibilbidean ikus daitekeenez, beti modu erakargarrian aurkezten ditu landutako gaiak, eta hori ez da batere erraza. Dibulgatiboak bainoago erakargarriak dira bere liburuak. Gainera, ongi oinarritutako ikerketak aurkezten ditu, eta egindako aurkikuntzak oso modu literarioan eskaintzen ditu, oso berea duen estilo horretan".

Emigrazioa, euskara, Euskal Herri berriak... Hori dena eta gehiago kabitzen da aurkikuntzaz betetako saiakera bitxi honetan. "Liburu 'intrigagarri', atsegin eta mamitsua egiten saiatu naiz", esan du idazleak, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi