• Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago Lexikoaren Behatokiaren bertsio eguneratua, 2016an hainbat iturritako edukiak gehitu ondoren.
  • Guztira 58.576.635 testu-hitz dauzka orain.
  • "Lexikoaren Behatokia gaur egungo euskara nolakoa den eta nola aldatzen ari den ezagutzea ahalbidetuko digun corpusa da", esan du Andoni Sagarna egitasmoaren zuzendariak.

    14610970 910871409047238 8663558176803303618 n
    (Andoni Sagarna, Miriam Urkiarekin, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren aurkezpen egunean)

Zein da Lexikoaren Behatokiak duen helburu nagusia? Ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki anotatu bat prestatzea. Euskaltzaindiak prosa arruntezko corpusa prestatu nahi du egitasmo honen bidez, bai lexikoaren erabileraren azterketak egiteko, bai eta lexikoari dagozkion arauak eta gomendioak dokumentatzeko ere. Corpus hori osatzeko hainbat hornitzaile aurreikusi dira, hedabideak bereziki, eta horien artean, besteak beste, interes orokorreko komunikabideak.

"Lexikoaren Behatokia gaur egungo euskara nolakoa den eta nola aldatzen ari den ezagutzea ahalbidetuko digun corpusa da. Bereziki komunikabideetako eta prosa arrunteko erabilera dauka", azaldu du Andoni Sagarna euskaltzain eta egitasmoko zuzendariak.

Egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko IXA taldearekin garatzen ari da Euskaltzaindia.

Lexikoaren Behatokiari esker, Euskaltzaindiak urtean-urtean euskara idatzian gertatzen diren gorabeheren informazioa du. Hiztegian egin beharreko gehikuntza eta aldaketak egiteko garaian, Lexikoaren Behatokiak eskaintzen duen informazioa erabakigarria gertatzen da. Bi adibide aipatuko ditugu horren erakusgarri gisa.

Grafiko hauetan ikus daiteke 2008-2015 aldian zoru-klausula eta eraso sexista terminoen agerraldi kopuruek izan duten bilakaera:

eraso sexista

zoru klausula

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4
    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

  •  

  • Argitalpen guztiak ikusi