Urte luzez, eskalgintzan jardun zuen urnietarrak. 86 urte zituela zendu da.
Lazkaoko ikastolen sortzaile eta euskal udalekuen bultzatzaileetako bat izan zen Fernandorena; honela, euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak, 1967ko abuztuan.
Duela bi urte omenaldia egin zioten Andoainen, eta 'Jaxinto, ikastolen lemazain' liburuan aletu zituzten bere ekimen eta gogoak.