Garate Aretoan agertuko da, goizeko 10:30ean
Bertan izango dira Juan Manuel Etxebarria (Euskal Filologian doktore eta liburuaren egilea), Andres Urrutia euskaltzainburua, eta Jose Antonio Rodriguez Ranz (Deustuko erakunde harremanetarako errektoreordea)
Astelehenean, azaroak 14 dituela, 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak (II)' liburua aurkeztuko da Deustuko Unibertsitatean, Gorbeialdean gaur egunera arte egin den etno-linguistika iker-lanik luze, zabal eta zorrotzena. Juan Manuel Etxebarria da liburu mardul honen egilea, eta Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Jose Antonio Rodriguez Ranz-ekin batera aurkeztuko du liburua jendaurrean, Deustuko Garate aretoan.
Bigarren aurkezpen bat ere egingo du Etxebarriak; honako hau, azaroak 17an eta Zeberion (Bizkaia), iluntze aldera.