2015eko urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatuta, Ahoskera Jardunaldia egin zuen Akademiak Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Bertan, Ahoskera batzordeak prestatutako txostena, Ahoskerak axola du izenekoa, aurkeztu zen. Hona ekarri dugu txostena.
Ahoskerak axola du, Ahoskera batzordearen txostena (PDF, 907,9 KB)
Miren Lourdes Oñederra, Agurtzane Elordui, Irantzu Epelde, Pilartxo Etxeberria, Oroitz Jauregi eta Jasone Salaberria batzordeko kideek landu dute txostena.
Jardunaldian Miren Lourdes Oñederra batzordeko buruak eta Oroitz Jauregi idazkariak irakurri zuten.