Gaur, apirilaren 29an, Iruñean egin duen Osoko bilkuran, Euskaltzaindiak 6 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu. Hona hemen zerrenda, ordena alfabetikoan: Amaia Apalauza Ollo, Xabier Erize Etxegarai, Maite Lakar Iraizoz, Patxi Petrirena Altzuguren, Rosa Ramos Alfaro eta Castillo Suarez Garcia.
Amaia Apalauza Ollo. Iruñean (Nafarroa) jaioa, 1979an. Euskal Filologian doktorea. Nafarroako hizkerez eta ahozko tradizioez hainbat azterlanen egilea. Dialektologian aditua. Itzultzailea eta EIZIEko zuzendaritzako kidea. Nafarroako Unibertsitateko Euskara Katedrako irakasle laguntzailea. |
|
Xabier Erize Etxegarai. Iruñean (Nafarroa) jaioa, 1955ean. Euskal Filologian doktorea. Soziolinguistikan hainbat ikerlan egin eta argitaratu ditu. EHUko HIZNET Hizkuntza-Plangintza espezializazio graduondoko irakaslea da. Nafarroako Kutxan bi Hizkuntza Garapen arloaren sortzaile eta zuzendaria izan da. Sustapen batzordeko aholkularia da. Soziolinguista. |
|
Maite Lakar Iraizoz. Elizondon (Nafarroa) jaioa, 1978an. Euskal Filologian lizentziaduna. Baztan, Malerreka eta Bortzirietako ahozko tradizioaren eta beste hainbat azterlanen egilea. Irakasle funtzionarioa Bigarren Hezkuntzan. Hizkerei buruzko hainbat azterlan. |
|
Patxi Petrirena Altzuguren. Sunbillan (Nafarroa) jaioa, 1963an. Psikologia ikasketak EHUn. Euskara itzultzaile eta zuzentzaile lanetan hainbat argitalpenen egilea. Euskaldunon Egunkariaren eta EIMAren estilo liburuetako egile, elkarlanean. 2008az geroztik, Elhuyar Fundazioan ari da. Itzultzaile-zuzentzailea. |
|
Rosa Ramos Alfaro. Iruñean (Nafarroa) jaioa, 1966an. Euskal Filologian lizentziaduna. Soziolinguistika arloan aditua eta hainbat lanen egilea. Euskara teknikaria da Berriozarren 1999. urtetik hona. Aurretik Nafarroako beste udalerri batzuetan ibili zen lanbide horretan: Leitza-Larraun-Ultzamaln (Imozko Udalak kontrataturik) eta Garesen. Soziolinguistikan aditua. |
|
Castillo Suarez Garcia. Altsasun (Nafarroa) jaioa, 1976an. Euskal Filologian lizentziaduna. Idazlea da, poeta. Arlo horretan zenbait sari jasotzeaz gain, hainbat liburu eta idazlan ere argitaratu ditu. Zenbait poema-sorta argitaratu ditu: Mugarri estaliak (2000), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008) liburuak, besteak beste. Haur literatura ere lantzen du. Lanbidez euskara teknikaria da, azkeneko 13 urteetan Sakanako Mankomunitatean. |