Bihar, apirilaren 20an, Patxi Salaberri Zaratiegiren Araba / Álava. Los nombres de nuestros pueblos liburua aurkeztuko da Gasteizen, San Prudencio kaleko Elkar aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen du eta Euskaltzaindiaren Izenak bildumaren barruan argitaratu da, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.
Hau izango da liburua aurkezten den bigarren aldia, joan den urtarrilean Patxi Salaberrik, Igone Martinez de Luna Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Foru Aldundian aurkeztu baitzuten.
Liburuan, Arabako herrien izenak emateaz gain, izen horien inguruko azalpen guztiak eskaintzen ditu Salaberrik: herriaren izen arautua, dokumentazio aldaerak, euskal mikrotoponimiako lekukotasunak, ebakera eta etimologia biltzen dira gehienetan. Zenbait aldiz, gainera, herritarren izena, euskal testuetan agertzen diren toponimoen aldaerak, alonimoa (herriaren beste izena) eta oharren bat azaltzen dira. Lanaren bukaeran, Salaberrik ondorio linguistikoak atera ditu, hots, euskararen eta gaztelaniaren historiari doazkion kontuak aipatzen ditu.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 234,5 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.