Glosario Parlamentarioa biltzeko lantaldeak bilera egin du gaur, apirilaren 15ean, Euskaltzaindiaren egoitzan. Taldearen betebeharra parlamentu-lexikoa bateratzea da, geroago Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa osatu ahal izateko.
Lantaldea Euskaltzaindiaren koordinaziopean ari da lanean eta Eusko Legebiltzarreko, Nafarroako Parlamentuko, Eusko Jaurlaritzaren IVAPeko eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako zenbait kidek osatzen dute.
Hauek dira partaideak: Gotzon Lobera, koordinatzailea; Eneko Oregi, idazkaria (IVAP); Jesus Mari Agirre (Eusko Legebiltzarra); Mikel Iriarte (Nafarroako Parlamentua); Maite Imaz (IVAP); Juan Luis Derteano (Bizkaiko Batzar Nagusiak); Miren Irigoien eta Aitziber Eizagirre (Gipuzkoako Batzar Nagusiak); Ainhoa Sagardui eta Xabier Zalbide (Arabako Batzar Nagusiak); eta Miriam Urkia, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeko burua. Eizagirre eta Sagardui ez beste guztiak gaurko bileran izan dira. Erramun Osa Euskaltzaindiaren idazkariordeak ere eurekin egin du lan.
Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa biltzeko lantaldea iazko urriaren 14an eratu zen Eusko Legebiltzarrean.
Comments
Albistean "Hiztegi Juridiko-Parlam entarioa" eta "Hiztegi Juridiko-Parlam entarioa" ageri dira, baina leku bietan azaldu behar dena hauxe da: "Glosario parlamentarioa".
Mila esker