Onomastika batzordeak, EiTBk hala eskatuta, Iparraldea hartzen duten kantonamendu berrien euskal izendapenak finkatu ditu. Ezaguna denez, 2014an kantonamenduen berrantolaketa gauzatu zen Frantzian eta, horren ondorioz, Iparraldeko kantonamenduen kopurua 24tik 12ra jaitsi zen, 14ra Jestaze eta Eskiula hartzen dutenak kontuan edukiz gero.
Aurreko deizioetan ez bezala, berri hauetan kantonamendua izendatzeko ez da beti bulego nagusia kokatuta dagoen herriaren izena erabili eta, esaterako, Hendaye zena gaur egun Hendaye-Côte Basque-Sud da. Izendapen berri hauek zailtasunak sortzen dituzte euskaratu nahi ditugunean, Montagne Basque-k eta Côte Basque-Sud-ek adibidez, Euskal Herria bere osoan hartzen badugu, baina era ofiziala errespetatu behar denez gero, ez dira izendapenak ez aldatu eta ez bakundu ere.
EUSKAL IZENA | IZEN OFIZIALA |
Angelu | Anglet |
Baiona-1 | Bayonne-1 |
Baiona-2 | Bayonne-2 |
Baiona-3 | Bayonne-3 |
Biarritz | Biarritz |
Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | Pays de Bidache, Amikuze et Ostibarre |
Errobi-Aturri | Nive-Adour |
Donibane Lohizune | Saint-Jean-de-Luz |
Hendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra | Hendaye-Côte Basque-Sud |
Baigura eta Mondarrain | Baïgura et Mondarrain |
Euskal Mendialdea | Montagne Basque |
Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | Ustaritz-Vallées de Nive et Nivelle |
Biarnoko Erdialdea | Le Cœur de Béarn |
Oloroe-Donamaria-1 | Oloron-Sainte-Marie-1 |