Datorren asteartean, martxoaren 15ean, 2015eko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Edizio honetako irabazleak bertan izango dira. Sari-emate ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo).
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.
Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 14 eta 17 urte bitartekoentzat.
Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Adolfo Arejita Euskaltzaindiko Iker sailburuak emango dituzte sariak.