Euskaltzaindiaren webguneak Euskal Herriko ibaien izenei buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskaintzen du. Akademiaren "Izenak" bildumaren barruan argitaratutako Euskal Herriko ibaiak / Ríos de Euskal Herria / Les cours d'eau du Pays Basque liburuak ematen duenaz gain, ordutik hona bildu den informazio berria jasotzen da 166. arauan.
Euskal Herriko ibaiak liburua "Izenak" bildumaren barruan argitaratu zen eta Euskal Herriko hidrografia nagusiaren 414 ibaien izenak, eta guztien erabilera egokia, jasotzen ditu. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak paratutako lana da, eta Osoko bilkuraren onespenarekin batera, arau izaera eman zitzaion: Akademiaren 166. araua da. Horrezaz gain, erabilera praktikoan gaiak duen interesa kontuan izanik, liburuki berezi batean argitaratu zen.
Liburuak eskaini bezala, 166. arauak ere testuak, zerrendak eta mapak biltzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.