Euskaltzaindiak 2004ko uztailaren 23an Euskal Herria izena araua onartu zuen eta ondoren argitara eman. Arau guztietan ohi den bezala, arau honek ere azalpen testu bat du.
Orduz geroztik egindako zenbait ikerketa eta lanek, ordea, aukera eman dute informazio berriren bat lortzeko, bai eta daturen bat zehatzago adierazteko ere eta, ondorioz, Euskaltzaindiari bidezko iruditu zaio orduko azalpen testu hura egokitzea.
Hori dela eta, ohar honen bidez jakinarazi nahi da Euskaltzaindiak Donostian, 2016ko urtarrilaren 29an, egindako Osoko bilkuran 139. arauaren azalpen testu eguneratua onartu zuela, baina argi adieraziz arauan berean ez dela aldaketarik egin.
Comments
Hartara, alde batetik, orduan (2004an) ezagutu berri zen Lazarragaren lana 1564. urtearen ingurukoa izaten ahal zela pentsatu zen eta hala jarri ere, baina hori egiaztatzerik izan ez denez gero, Euskaltzaindiar i egokiago iruditu zaio data hura ezabatzea eta, hortaz, arabarraren aipua Leizarragarenar en ondotik jartzea. Beste aldetik, Azkueri buruzko aipamena (J.P. Ulibarrirenaren ondotik ageri zena) dagokion tokira pasatu da.
Horietaz gain, testuan ageri diren J. Tartas, J. P. Ulibarri, F. Laphitz eta G. Adema “Zaldubi”ren lanen edizio urte zehatzak gehitu dira, bai eta huskeriaren bat edo beste zuzendu ere. Horiekin batera, M. Larramendiren aipu zehatz eta argia gehitzea onetsi zen. Bistakoa denez gero, moldaketa horiek guztiek testua pitin bat aldatzera ere behartu dute.
Azkenik, E. Materreren aipua interesgarria izanik ere, data zehatzaren arazoa dauka eta agian horregatik ez zuen inork proposatu izanen.
Esker mila zure oharragatik.
Erramun Osa, idazkariordea
Bestalde, ez dut goitik behera zuzentzeko asmoz irakurri, baina begi-kolpe batean hauxe ikusi dut:
"zein demokraziarako bidea hasi bezain laster eman zena" --> "zein(a)" ala "-a", baina ez biak.