"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da. Zuzenean ikusteko aukera izango da interneten, beraz, www.euskaltzaindia.eus webgunean.
Jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta 14:00etan amaituko da.
Bestalde, 100tik gora pertsona apuntatzen direnean, erreserba zerrenda bat zabalduko du Euskaltzaindiak. Bertan sartzen diren lagunei jakinaraziko zaie.
"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua. (PDF, 74 KB)