Gaur, urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, Juan Garmendia Larrañaga, Joshua A. Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun omentzeko.
Ondoko hilberri txostenak irakurri dira:
- Juan Garmendia Larrañaga (1926-2015) ohorezko euskaltzaina. Jose Mari Velez de Mendizabal euskaltzain urgazleak irakurri du txostena.
- Joshua A. Fishman (1926-2015) ohorezko euskaltzaina. Mikel Zalbide euskaltzain osoak irakurri du.
- Emile Larre (1926-2015) euskaltzain emeritua. Janbattitt Dirassar ohorezko euskaltzainak irakurri du.
- Joseph Camino (1927-2015) ohorezko euskaltzaina. Xirpi Arbelbide ohorezko euskaltzainak irakurri du.
- Suzuko “Ainhoa” Tamura (1934-2015) ohorezko euskaltzaina. Sho Hagio euskaltzale japoniarrak egin du txostena. Aizpea Goenaga idazle, antzerki zuzendari eta Etxepare Institutuko zuzendariak irakurri du.
- Jan Braun (1926-2015) ohorezko euskaltzaina. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri du.
Hona ekarri ditugu gaur irakurri diren hilberri txostenak.
Jose Mari Velez de Mendizabalen mintzaldia (PDF, 72,7 KB)
Mikel Zalbideren mintzaldia (PDF, 90,2 KB)
Janbattitt Dirassarren mintzaldia (PDF, 45,5 KB)
Xipri Arbelbideren mintzaldia (PDF, 55,1 KB)
Sho Hagioren mintzaldia (Aizpea Goenagak irakurrita) (PDF, 85,4 KB)