"Euskara biziberritzeko erronkak" aztertzeko mintegian parte hartzeko deia zabaldu du Euskaltzaindiak. Mintegia 2016ko otsailaren 12an egingo da eta Akademiak jendearen esku hartzea bultzatu nahi du. Hori dela eta, elkarte, erakunde eta norbanakoei deia luzatu die bertan parte har dezaten. Hitzaldi, komunikazio edota iradokizunak egiteko epea urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik.
Behin ekarpen guztiak bilduta, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak mintegiaren egitaraua prestatuko du eta urtarrilaren azken astean ezagutaraziko du. Esan bezala, mintegia otsailaren 12an egingo da.
Jakina denez, Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak eskari zuzena egin zion Euskaltzaindiari: azken 50 urteotan indarrean dagoen euskararen paradigma aldatzeko prozesuan gidaritza har dezan.
Hala, bada, euskal eragile eta euskaltzaleen ikuspuntua ezagutzea garrantzitsutzat jo du Akademiak eta ahalik eta iritzi gehien entzuteko aukera izateko, otsailaren 12ko mintegia antolatu du.
Ekarpenak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidal daitezke.
Comments
Eskerrik asko.
Nafarroan sortutako proposamenak
1.Prestakuntza eskaini irakasleei bi adar horiek sustatzeko, elikatzeko, lantzeko. Hona hemen saio hauetan emandako prestakuntza:
http://eibz.educacion.navarra.es/web/index.php/prestakuntza/2015-2016/545-euskara-sustatzeko-bideak-motibazioa-eta-ahozkoa-gelan.html
http://eibz.educacion.navarra.es/web/index.php/prestakuntza/2015-2016/542-ahozko-hizkuntza-irakastea.html
2.Bestalde sortutako materiala sarean partekatu :
https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/ahozko-hizkuntza-irakastea/
http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/