Urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatuta, Ahoskera Jardunaldia egin zuen Akademiak Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Bertan, Ahoskera batzordeak prestatutako txostena irakurri zuten Oroitz Jauregi batzordeko idazkariak eta Miren Lourdes Oñederra buruak. Hona ekarri dugu irakurketa horren audioa.
Txostena urtarril-otsailean prest izango dugu paperean. Bitartean, txostenak sortutako interesa ikusita, audioa eskegitzea erabaki dugu. Barkamena eskatzen dugu audioak zenbait zatitan duen kalitate eskasagatik.
Ahoskera batzordearen txostena (43,1 MB) (Camilo Díaz Romerok egindako grabazioa)