Patxi Salaberri Zaratiegi hizkuntzalari eta euskaltzainak parte hartuko du bihar hasi eta abenduaren 4ra bitartean Parisen egingo den onomastikaren inguruko jardunaldi batzuetan. Onomastika arloko aldakuntzak euskaraz eta hizkuntza erromanikoetan gaia jorratuko du bere hitzaldian. Erdi Aroko dokumentuak ikertu ditu eta idatzizko iturrietako hizkuntzaren araberako azterketa egin du.
Jardunaldien izenburua “Noms de lieux, noms de personnes: la question des sources (Leku-izenak, pertsona-izenak: iturrien gakoa) da. Salaberrik abenduaren 3an hitz egingo du.
Frantziako Onomastika Elkarteak eta Pariseko Artxibo Nazionalak antolatu dituzte jardunaldiak, lankidetzan. Aurtengoa 18. edizioa da. Paris inguruetako eta hiri-toponimiaz ere mintzatuko dira.