Gaur, azaroaren 20an, Bilbon egin duen XX. Jardunaldiarekin batera, Euskera agerkariaren zenbaki berriak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak: Euskera 2014, 59-1 eta Euskera 2014, 59-2. Lehenak, 2014. urteko Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa biltzen ditu, eta bigarrenean, aldiz, ikerketa-lanak, liburua-aipamenak edota ekarpen teorikoak jaso dira.
Euskera 2014, 59-1 liburuan Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa jaso da. Besteren artean, honako gaiak ageri dira: Jabier Kaltzakorta euskaltzainaren sarrera ekitaldia; Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzainaren eta Xabier Aranburu eta Peli Martin euskaltzain urgazleen omenez irakurri ziren hilberri-txostenak ere jaso dira liburukian. Luis Baraiazarrak, Joxe Mari Iriondok eta Manu Ruiz Urrestarazuk, hurrenez hurren, egin zituzten hilberri txosten horiek.
Onomastika arloko hainbat irizpen eta txosten biltzen ditu zenbaki honek. Hala nola, Axpuru, Azazeta, Barañain eta Burgu toponimoei buruzkoak. urteko Osoko bilkuretako aktak ere jaso dira.
Euskera 2014, 59-2 liburuak ikerketa-lanak jasotzen ditu.
Gai nagusiak hauek dira: Donostian “Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan” izenburupean egin ziren Jagon Jardunaldiak.
Horretaz gain, bestelako ikerketa lanak ere jaso dira zenbaki horretan: Hezkuntza elebiduna Euskal Herrian: 30 urteko ibilaldia (Julian Maia); Birformulatzaile esplikatiboak (alegia, erran nahi baita, ha da, hots) egungo euskara estandarrean: erabat baliokide ote? (Xabier Alberdi); eta La Gramátiva vasca de Ferenc Ribáry cumple 150 años (Károly Morvay). Vladimer Luarsabishvilik idatzitako Gabriel Aresti en georgiano. Reflexiones del traductor artikulua ere irakur daiteke.
Euskera 2014, 59, 1 liburukia eskuratzeko sakatu hemen.
Euskera 2014, 59, 2 liburukia eskuratzeko sakatu hemen.