Azaroaren 17an zabaldu, eta abenduaren 17ra arte bisitatu ahal izango da Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasari buruzko erakusketa Portugaleten (Bizkaia), Santa Klara Kulturtegian. "Euskara ibiltaria" izena du eta EHHA zer den eta zer garrantzia duen azaltzea du xede. Euskaltzaindiak, Portugaleteko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute.
Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19:30ean izango da, euskara eta euskalkiei buruzko hitzaldi batekin. Hitzaldira joan nahi izanez gero, azaroaren 13a baino lehen egiaztatu beharko da, honako helbide edo telefono zenbakian:
- telefono-zenbaki honetan 944 15 81 55 edo
- e-mail honen bidez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galde-sorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galde-sorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia.
Orain arte EHHAren 6 liburuki kaleratu dira.