Datorren ostiralean, urriaren 30ean, Koldo Mitxelena hizkuntzalari, kulturgile eta euskaltzainaren omenezko ageriko bilkura egingo du Euskaltzaindiak, haren jaiotzaren mendeurrenean. Ekitaldia Donostian izango da, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Hau izango da egitaraua:
- Agurra: Markel Olano, Gipuzkoako foru ahaldun nagusia
- Mikel Zalbide euskaltzain osoaren mintzaldia
- Joseba Lakarra euskaltzain osoaren mintzaldia
- Azken hitzak: Andres Urrutia euskaltzainburua
Ekitaldian zehar, Antton Valverdek zenbait pieza joko du.