Jose Maria Jimeno Jurio historiagile, idazle, etnografo eta ohorezko euskaltzainari hil ondorengo Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Gobernuak, "haren lan historiko, etnografiko eta toponimikoen bidez Nafarroako kulturari egindako ekarpenagatik". Horrela adierazi zuen Foru Gobernuak atzo, urriaren 21ean, onartutako foru dekretuan.
Folklorearen eta hizkuntzaren defentsan ere aritu zela azpimarratu du Nafarroako Gobernuak. Oro har, Jimeno Jurio "intelektual ezohiko eta errepikaezina" izan zen.
Abenduaren 3an haren senideek jasoko dute saria.