“Euskal literatura XX. mendean. Jon Kortazar. 25 urte” erakusketa datorren ostirala arte egongo da ikusgai Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara bisitatu ahal izango da.
25 urte bete dira Kortazarrek Literatura vasca: siglo XX liburua plazaratu zuenetik: 1990ean argitaratu zen, gaztelaniaz, eta 2000. urtean euskaraz, Euskal literatura XX. mendean izenarekin. 25 urte hauetan, 7 edizio kaleratu dira eta horien guztien aleak ikus daitezke erakusketan.
Jon Kortazarren lanaren beste alderdi batzuk ere ikus daitezke erakusketan.
Bestalde, erakusketa hobeto ulertze aldera, liburuxka bat argitaratu da. Bertan, Xabier Etxaniz eta Kirmen Uribe idazleen artikulu bana jaso da, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. "Gure letretan murgildurik" da Etxanizena eta "Kritikariaren eskua" Uriberena.
Erakusketa antolatzeko, Euskaltzaindiak Mungiako Udalaren laguntza izan du. Euskal Herriko Unibertsitateak, Kutxa Fundazioak eta Mundakako Udalak ere beren laguntza eman dute.