Joan den larunbatean, urriaren 3an, Donibane Lohizuneko Kultura Zerbitzuaren eta Euskal Kultur Erakundearen ekimenez, Jean Diharce "Iratzeder" poeta eta euskaltzaina omendu zuten Donibane Lohizunen. Ekitaldian Jean Louis Davant euskaltzainak "Iratzeder poeta" hitzaldia eman zuen. Ahoz emandako hitzaldia hona ekarri dugu.
Jean-Louis Davant: "Iratzeder poeta" (PDF, 118,8 KB)
Ekitaldian, Iratzederren olerki liburua aurkeztu zen. Ondoren, Diabolo taldeak, Ikastolako, St Thomas d’Aquin eta Dona Maria kolegioetako ikasleek Iratzederren olerkien irakurketa eta kantuak eskaini zituzten. Amaieran, Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapezak eta Iratzeder zenaren arrebak Iratzederren omenezko plaka bistaratu zuten Paul Jovet baratze botanikoan.