Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau. Edizio bakoitzeko, liburu berria argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea da sarion helburua.
2014an, hauek izan ziren irabazleak: Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran, Nerea Erdozain, Mikel Labaka, Ane Azpiazu, Leire Eizmendi, Oihane Gurrutxaga eta Johanna Ramirez. Arantxa Bastidak akzesita eskuratu zuen.
Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni, A mailan; eta Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta, B mailan.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 515 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.