1998an, 82. araua onartu zuen Euskaltzaindiak: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak.
Hamazazpi urte igaro dira araua eman zenetik, eta, latin eta greziar pertsona-izen klasikoen arauan bezala, gaur egun euskara batuan argitaratzen diren lanetan (eskola-liburuak, entziklopediak, hiztegiak, literatura, komunikabideak…), guztiz hedatuta dago arauan emandako eredua.
Hori ikusirik, 1998ko araua osatzea eta emendatzea erabaki du Euskaltzaindiak. Horregatik, arauaren bigarren bertsioa onartu du, lehenengo bertsioa ordezteko: Grezia eta erromako pertsonaia mitologikoak. Arau osatua, eguneratua eta emendatua.
Arauaren lehen bertsioak 249 izen bildu zituen. Orain, 83 izen gehiago erantsi dira, eta Fenizia eta Kartagoko hiru jainko-jainkosa nagusi ere sartu dira. Beraz, 335 mitonimoz osatutako izendegi greko-erromatar bat du arauaren bigarren bertsioak.
1998ko zerrendan, gaztelaniazko eta frantsesezko ordainak bai baina ingelesezko ordainak ez ziren eman; orain, erantsi egin dira ingelesezko ordainak, kanpoko leku- eta pertsona-izenen gainerako arauetan egin ohi den bezala.
Banakako izaki mitologikoen izenez gainera, zenbait multzo-izen ezagun ere bildu dira, hala nola Pleiadeak, Eniriak, ozeanideak, naiadeak…
Xabier Kintana eta Alfontso Mujika,
Exonomastika batzordeko burua eta idazkaria