Atzo, uztailaren 22an, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak eta Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak harrera egin zioten Euskaltzaindiari. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Adolfo Arejita Iker sailburua, Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea izan ziren.
Bileran, bi erakundeen arteko lankidetza izan zuten mintzagai. Araban hizkuntza babesteko eta sustatzeko beharrezkoak diren ekintzei buruz hitz egin zuten.