Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak Quaderni Ibero Americani aldizkariak ematen duen QIA saria jaso du Italian, bere jardun literarioarengatik. Ekainaren 4an jaso zuen saria, Erroman izandako ekitaldi batean.
Saria jasotzeaz gain, Erroman izan den bitartean hainbat ekitalditan parte hartu du. Hala, ekainaren 5ean, beste hainbat idazlerekin batera, irakurketa publiko batean izan zen.
Atxaga QIA sariaren hirugarren edizioan izan da irabazle. Aurreko bi edizioetan Alfredo Conde eta Javier Reverte idazleek jaso zuten.
Comments