Atzo, ekainaren 11n, Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian urtero egiten duen bilkura egin zuen. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute. Iparraldeko euskaltzainez gain, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak joaten dira.
Bilkura Akademiaren Baionako ordezkaritzan egin zen.
Andres Urrutia euskaltzainburuak hasiera eman zion bilerari. Ondoren, 2014ko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Xarles Videgain Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, Joseba Zabaleta kudeatzaileak 2014ko kontuen txostena eta 2015eko aurrekontua aurkeztu zituen. Azkenik, Michel Fagoagak 2014. urteari dagokion aditegi txostena aurkeztu zuen.
Txosten guztiak aho batez onartu ziren.