Bihar, ekainaren 11n, Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian urtero egiten duen bilkura egingo du, Akademiaren Iparraldeko ordezkaritzan, Baionako Gaztelu Berrian.
Bilera urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak ere badoaz bilerara.