Felipe Juaristi idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesia arloan. Piztutako etxea liburuagatik jaso du saria.
Piztutako etxea Erein argitaletxeak eman zuen argitara, iaz. Honela dio Juaristik berak, argitaletxearen webgunean: "Piztutako etxea nire lanik sakonena da. Gogoeta egiten dut, esperantzaz, izuaz, desiraz, maitasunaz eta pasioaz, besteak beste. Abiapuntua da bizitzak bere arauak dauzkala eta, seguru asko, ez ditugula sekula santan guztiak ezagutuko, bizi garen bitartean bizitzaz ez beste ezertaz arduratzen garelako.(...)".
Bestalde, Unai Elorriagaren Iazko hezurrak (Susa, 2014) euskarazko narratibaren atalean saritu dute.
Sariok Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak ematen ditu.