|
150 urte bete dira Sabino Arana jaio zela. Urteurrena gogoan, "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegia antolatu dute Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak. Bihar, apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30ean hasita. Itzulpen zerbitzua eskainiko da. Bestalde, goizeko 11:30ean, hedabideen aurrean agerraldia egingo dute antolatzaileek eta partehartzaile guztiek.
"Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren egitaraua (PDF, 246,1 KB)
Mintegia antolatu duten bi erakundeen asmoa euskararekiko zenbait alderdi aztertzea da: "Hasi XIX. mendeko azken aldea eta XX.aren hasiera bitartean -Sabino Aranak bere konpromisoaren aztarna utzi zituen urteak- zeuden gure hizkuntzarekiko aurreiritzi eta jarreretatik, eta orain dituen ahultasun eta mehatxuetaraino nahiz irekitzen zaizkion aukeretaraino".